Aurkezpena

Alkalte-udalburua

Alkalte-udalburua

Egunerokotasunek, ohiturek, kaleek eta bizilagunek, herritarrek egiten dute herri bat herri. Baita dendek ere, merkataritzak, alegia. Horregatik, zugana heltzeko asmoarekin sortu dugu web orrialde hau, Santurtziko merkataritza sektorea ez ezik, gure herria ere ezagutzera emateko, eta berari buruzko gero eta informazio gehiago zabaltzeko. Santurtzik badaki aurrera egiten bidean topatzen dituen garai berriekin bat egiten.

Tresna berri honekin, herrian bertan abiatzen diren ekitaldien berri izango duzu, bere zerbitzuak eskura edukiko dituzu eta egunero sortzen diren albisteen informazioa jasoko duzu.

Santurtzik apostu handia egin du merkatal arloan, merkataritza bizia –eta bizitza ematen duena– zer den badakigu eta, ahaztu barik, noski, Santurtzik badakiela datozen garai berrietara moldatzen. Gure herriak merkataritza bizkor eta atsegina behar du, bezero bakoitzaren beharretara moldatzen dena, adeitsua, alegia.

Web orri honetan, gertatzen diren berriak eta promozioak zure eskura egongo dira. Era berean, abian jarriko diren ekimenen berri izango duzu, bai eta gure helburua –Santurtzi merezi duen lekuan jartzea– lortzeko emango ditugun urratsena ere. Etorkizunari baikor begiratzen diogu eta denborak dakartzan aldaketetan oldartzeko, horiekin bat egiteko prest gaude.

Bukatzeko, alkate naizen heinean, eskaera bat besterik ez: guztion artean lortu behar dugu herri honek beti izan duen abegikortasuna gordetzea, bertan herritar bakoitzak bere lekua aurkitu dezan. Egungo Santurtzik bere baitan gorde behar ditu iraganeko xarma eta gaur egungoa, nahastuta. Herri erakargarria, non aintzinako ohiturek eta guztion artean eraikitzen dugun errealitate berriak bat egiten duten.

Ricardo Ituarte, Santurtziko alkatea


Merkataritzako Zinegotzi Eskuordea

Merkataritzako Zinegotzi Eskuordea

Santurtziko merkataritza eskaintza zabala da udalak eskaintzen dituen zerbitzuen aberastasunaren adierazgarri. Santurtziarrok ez dugu zertan beste lekuetara jo egunero behar ditugun gauzak eskuratzeko. Hain zuzen ere, orain aipatzen dudan eskaintza hori web orri honetan dago ikusgai. Orri honek eskainiko digu gure dendak ezagutzeko aukera; nolakoak diren jakiteko, eskaintzen dituzten abaintalen informazioa eskuratzeko, edota nobedadeen berri izateko... Era berean, oso baliagarria izango da urtean zehar egingo diren ekimenak jakinarazteko.

Hau da, gure aurrean daukagun orri honen ezaugarriak eraginkortasuna eta bezeroenganako hurbiltasuna dira. Hori da, hain zuzen ere, Udalaren Merkataritza Sailaren asmo bizia, herriko merkataritza jardueraren garatze eta sustatze bidean. Ni, udaletxeko zinegotzi bezala, ziur nago denon artean lortuko dugun xedea dela hori.

Gure ahaleginarekin lortuko dugu herrira gero eta jende gehiago hurbiltzea, ez bakarrik publizitate eta sustapen-ekintzen bitartez, baizik eta beste jarduera mota batzuk bultzatuz; soziokulturalak, adibidez. Hauek eragin zuzena izango dute dendetan. Ziur nago gure herriko merakataritzaren alde egingo duten ekimenak izando direla.

Ohiko dendeetatik abiatu eta modernoenetan, berrienetan helmuga duen ibilbidea egin dezakegu Santurtzin. Hori da gure saltokien ezaugarririk nabarmenena: denetarik aurkitu dezakegu. Mila denda baino gehiago ditugu, eta bakoitzak bere istorioa gordetzen du, ostalaritza sektore indartsu batekin ustartuz. Horrek egiten du gure eskaintza osoa oso aberatza izan dadin, bai auzotarrentzat bai kanpotik datozen lagunentzat.

Aintzane Urkijo, Merkataritzako Zinegotzi Eskuordea


Gaztelania
Logotipo ayuntamiento de Santurtzi