Berriak

V. AIRE ZABALEKO PINTURA LEHIAKETA

Lehiaketaren oinarriak hurrengoak dira:

  • 1-Eguna: 2010eko maiatzaren 2a.
  • 2-Parte-Hartzaileak: edonork har dezake parte, bai haurren mailan (14 urtera arte), bai helduen mailan.
  • 3- Gaia: Santurtziko edozein gai ezagun.
  • 4- Teknika, Materiala eta Neurriak: teknika eta estiloa libreak izango dira. Parte-hartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da; neurria hautazkoa izango da, gehienez ere 100*81 zm-koa, eta bastidore edo euskarri zurrunaren gainean aurkeztuko da.
  • 5-Lanak Zigilatzea: goizeko 9etatik 11etara, Parke Nagusiko Kioskoan.
  • 6-Lanak Aurkeztea: 14:00etatik 14:30era leku berean aurkeztu beharko dira.
  • 7-Epaimahaia: epaimahaiaren epaia eta osaera 17:00etan jakinaraziko dira, sari banaketan Parke Nagusiko Kioskoan.
  • 8-Sariak: lehen saria: 1.200 euro; bigarren saria: 600 euro; hirugarren saria 400 euro. Sailkatu gabeko herriko artistarentzako saria: 300 euro. Horrez gain, haurrentzako 3 sari emango dira. Sari horiek produktu-sortak izango dira. Saritutako lanak antolakuntzaren jabetzakoak izatera pasatuko dira, eta antolakuntzak egoki irizten dion moduan erreproduzitu, laga eta erabili ahal izango ditu lan horiek, egileari ordainketarik edo kontraprestaziorik eman gabe.

      16/04/2010
  • Gaztelania
    Logotipo ayuntamiento de Santurtzi