Informazioa
MIKROENPRESA DIGITALA PROGRAMAREN
Ordenagailu bat erostea erabaki duten merkatari txikiak ( 10 langila baino gutxiago duten enpresen) Mikroenpresa Digitala programaren diru laguntza eskatu dezakete.
Laguntzen zenbatekoa.
- % 25eko diru-laguntza, programa honetan zehaztutako gutxienezko ezaugarri teknikoei lotzen zaien ordenagailu berri bakoitzeko, eta 250 euroraino gehienez. Enpresa onuradun bakoitza behin baino ezingo zaio Mikroenpresa Digitala programari heldu hura indarrean dagoen bitartean (Interneterako konexioa duten ordenagailuak erosteko laguntza eskatu nahi badu), eta programa horri esker gehienez 2 ordenagailu erosteko aukera izango du.
- % 50eko diru-laguntza interneteko sarbidea ematen duen hornitzailean alta hartzeko gastuetarako eta diru-laguntzaren xede diren ordenagailuek internetera konektatzeko ordaindu beharreko kuotetarako, aurreneko 6 hiletan. Horietarako diru-laguntza 200 eurokoa izango da gehienez.
- Antibirusen Software eta/edo Hardware eskuratzeko gastuen %100eko dirulaguntza.Eskatzeile bakoitzari 80 euro emango zaizkio gehienez, erabiltzailea 1 baino ez bada eta 90 euro gehienez, erabiltzaile 2 badira.
Artikulu honetako 1. eta 2. puntuetan (ordenagailuak eta interneteko konektibitatea) zehaztu behar da kontzeptu hauetarako laguntza eskaerak bakarrik onartuko direla batera egiaztatzen badira ekipamendu informatikoen erosketa, interneteko konexioa eta SPRIk KZguneen Sarean autonomoentzat eta mikroenpresentzat eskaintzen dituen IKTen erabilerari buruzko ikastaroetariko batera nahitaez etortzea. Interneteko konexioa kasu guztietan egiaztatu behar da.
Konekta Zaitez Mikroenpresak programako onuradunak izan diren enpresak ezin dira beste programa honetako onuradunak izan, programa horretan diru-laguntza jasotako egitate berberetarako.
Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eginiko fakturak baino ez dira onartuko eta Laguntza-eskaerak aurkezteko epea, Laguntza Programa hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2008ko abenduaren 31n amaituko da.
Laguntza eskaera eta tramitazioa: Hurrengo web orri hauetan:
1.www.euskadi.net
2.www.spri.es
3.www.enpresadigitala.net
30/11/2007