Lege honek bezeroari salerosketa kontratuaren araberako produktu bat emateko derrigorrezkotasuna, merkatariaren aldetik, arautzen du. Bertan zehazten da ondasun bat konforme dela baldin eta:
- Saltzaileak egindako deskripziora eta modelu edota eredu batetan ikusitako ezaugarrietara egokitzen bada.
- Normalean erabiltzen den erabilpenerako egokitzen bada.
- Saltzaileari esandakoedozein motako erabilpenerako egokia da erosketa momentuan hala azaltzen baldin badiogu saltzaileari eta azken honek erabilpen horretarako balio duela esaten badigu.
- Publizitate edota etiketan agertzen den kalitate eta berezitasunei leiala bada.
Lege berri honen arabera merkatariak produktua emante den momentutik 2 urtetara produktuan ager daitezkeen akatsen erantzunlea izango da. Dena dela kontutan izan behar dugu:
- Akatsa produktua saltzen denetik aurreneko 6 hilabetetan agertzen bada, akats hau salerosketa momentuan jadanik existitzen zela pentsatuko da.
- Akatsa produktua saltzen denetik 6.hilabetea baino beranduago agertzen bada, kontsumitzaileak frogatu beharko du akats hori salerosketa momentuan existitzen zela.
Akastuna den produktu bat izatekotan erosleak / kontsumitzaileak aukera ezberdinak izango ditu, produktuaren konponketa edota, hau ezinezkoa edo garestiegia baldin bada, beraren aldaketa. Konponketa edo aldaketa ezinezkoa izatekotan, kontsumitzaileak prezioaren beherapen egokia edo diruaren itzulpenaren artean aukeratu ahal izango du.
19/10/2005