Ekintzak

DESKONTU BANKARIOEN TXIKIPENERAKO EZKERRALDENDA ETA LA CAIXAREN ARTEKO AKORDIOA

     Informatzen ari garen moduan, orain dela gutxi Ezkerraldeko eta Mehatzaldeko merkataritza elkarte guztiak batzen dituen Ezkerraldenda Federazioa eratu egin da zeinaren lehendakaritza Santurtziko Merkatari Batuak elkarteari dagokio. Federazio honek gure eskualdeko merkatarien interes komunengatik lehiatzea dauka helburutzat.

     Federazio honen lanak jadanik bere lehen fruitua eman du. Pasadan azaroan EZKERRALDENDA Federazioak La Caixarekin akordio garrantzitsu bat sinatu egin du, ordainketa txartel propio baten plazaraketa barneratzen duelarik. Ezarriko diren salmenta deskontuak gaur egun merkatariak lan egiten duten deskontuekin alderatuta askoz txikiagoak izango dira.

     Akordio hau, zeina elkarteko bazkideentzako bestelako lehentasun baldintzak dituen, lorpen garantzitsu bat dela uste dugu, diru asko aurreztuko baitigu. Akordio hau Ezkerraldenda federazioa osatzen duten elkarteen bazkideentzako baino ez da.

     Xehetasun gehiago nahi badituzu Santurtziko Merkatari Batuekin kontaktuan jarri ahal zara (Tfnoa. 94 483 91 18).  

 

21/11/2005
Gaztelania
Logotipo ayuntamiento de Santurtzi